MARÍA ARNAL I MARCEL BAGÉS

​2016ko ezusteko ederrenetakoa eman zuten Maria Arnalek eta Marcel Bagesek, eta orain '45 cerebros y 1 corazon' lan berria (Fina Estampa, 2017) aurkeztera datoz gure jaialdira. Ciutat de Barcelona saria irabazi berri dute 'Verbena' EPari esker (Rockdeluxen arabera urteko singleik onena eta Time Out aldizkariaren irakurleen arabera urteko lan artistikorik onena), eta Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra joleak maisuki jarraitzen dute herri musikaren tradizioa berritzeko lanean, euren abestiak sortuz baina horretarako ahantzitako hainbat grabazio berreskuratuz Iberiar penintsulako fonoteka anitzetatik.

Burgosko La Pedraja herrian Gerra Zibilean hobi berean lurperatutako hainbat hilotz lurretik atera zituzteneko albiste bat prentsan irakurri zuenean idatzi zuen Mariak lan berriari izena ematen dion izenburua, '45 cerebros y 1 corazón' lanak gogoratzen dugunaz eta ahaztarazi nahi digutenaz hitzegin nahi baitigu.



Enter your text here...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies