Lagundu Jaialdia

Gisa honetako ezaugarriak, kalitatea eta independentzia dituen jaialdi bat nekez atera daiteke aurrera kolaboratzaile komunitate baten sostengu eta laguntzarik gabe. Jaialdia SantasPascuas elkarteak antolatzen du. Irabazi asmorik gabe kultura elkartea da eta Nafarroako Gobernuaren MEKNA zigilupean interes sozialeko kultura ekimen gisa izendatua dago (zigilu honek zerga pizgarri nabarmenak eskaintzen dizkiete Jaialdiaren sostenguan mezenasgo bidez laguntzea erabakitzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoei. Hain zuzen ere, pertsona fisikoek euren errentaren gaineko kuotatik %80ko kenkaria lor dezakete 150 euro arteko ekarpenetan, eta %40koa kopuru horretatik gorakoetan. Enpresen kasuan, kenkaria %30ekoa da 300 euro arteko ekarpenentzat eta %20koa hortik gorakoentzat).

Gainera, estekari jarraituz, zuk nahi duzun kopuruko dohaintza bat egin dezakezu lehen mailako kultura proiektu hau mantentzen eta garatzen lagun gaitzazun, eta Iruñean Eguberri jai ezberdin batzuez gozatzen jarrai dezazun. Mila esker zure ekarpenagatik!

Donar