SantasPascuas Jaialdia Iruñea itzuliko da eguberrietarako

Hemen da SantasPascuas jaialdiaren hirugarren edizioa. Inoiz baino indartsuago eta talde gehiagorekin, Estatuko musika eszenaren onentsuena programatu eta 2018ko kontzertu-sorta erakargarrienekin entzulea harritzeko asmoz.

SantasPascuasek musika onez beteko ditu Iruñeko Eguberriak, bertako kultur giroa aberastuz eta kalitate goreneko aisialdi eskaintza ekarriz. Hirugarren edizio honetan, jaialdia jada galdu ezin den hitzordu bilakatu da talde zein proposamen artistiko berriak aurkitu ahal izateko.

Jatorrizko espirituari leial izanez, kalitate goreneko programazioa proposatzen dugu, bai aukeratutako taldeei zein erabiliko diren espazioei dagokionez, sortzailearen eta publikoaren arteko hartu-eman zuzena bilatuz. Hartarako, hiriko bi espaziorik aproposenak -Cafe Zentral aretoa eta Baluarteko auditorioa- aukeratu eta soinu ekiporik onenarekin hornitu ditugu.

Ohikoa den legez, ez gara musika estilo jakin batera lerratuko. Aldiz, irekita gaude bikaina, abangoardista edo inspiratzailea iruditzen zaigun edozer programatzeko. Hala, gure egitarauan, rocka, trapa, popa, indiea, flamenkoa, elektronika, eta are musika klasikoa egiten duten artistak ere aurkituko dituzu. Estiloa da gutxienekoa; kalitatea eta eragiten dituzten sentsazioak dira axola duena. Izan ere, gauza berriak aurkitzeko, txunditzeko, eta bila jarraitzera animatzeko pentsatutako jaialdia da SantasPascuas.

Gure beste helburuetako bat bertako kultura sare baten eratzean lagungarri izatea ere bada, eta hartarako beti egiten diegu tokia Nafarroako talde eta artistei, sona irabazia duten taldeekin oholtza partekatzeak euren formazioan eta bilakaeran aurrerapausoak eman ditzaten lagun dezan.

Hori guztia gure identitate marka izan nahi duten baloreetan oinarrituz garatu nahi dugu: profesionaltasuna, sektorearen eta gure publikoaren gustuen ezagutza, genero paritatearen defentsa, euskararen sustatzea hizkuntza propio gisa, estilo aniztasuna eta berritasunaren eta esperimentazioaren aldeko apustua.

Perla aunitz aurkitzeko, musika aunitz gozatzeko, Santu asko konbertitzeko… oraindik.

Zain gauzkazue.

SantasPascuas Jaialdiaren 2016 eta 2017ko edizioen laburpena.