Primal Scream
nov.
7
8:00 p. m.20:00

Primal Scream

Primal Scream - Velocity Girl

Primal Scream talde eskoziarra lehen aldiz ariko da Iruñean Santaspascuas festibalaren eskutik, Zentral aretoan. Bobby Gillespie karismatikoa buru duen taldea hirian izango da euren betiko rock, psikodelia eta elektronika dantzagarrienaren nahasketa ezin bereziagoarekin, beren ibilbideko azken hogeita hamar urtetako kantarik onenak berrikusteko. Rock musikaren historian mugarri izan diren Screamadelica edo XTRMNTR bezalako diskoak egin dituen Glasgowko taldeak emango dio hasiera Santaspascuas festibalaren laugarren edizioari.


 
Ver Evento →
Carolina Durante
dic.
25
7:30 p. m.19:30

Carolina Durante

  • Google Calendar ICS

Carolina Durante - Cayetano

Carolina Durante da momentuko taldeetako bat Espainian, batez ere “Cayetano” kantako parodia sozial burutsuak eta Operación Triunfoko Amaia Romerorekin batera Marcelo Criminalen kanta bat undergroundetik erreskatatu izanak publiko zabala bereganatu dutenetik.

Oraindik orain urteko kantaren eta artista berri onenaren MIN sariak eman dizkieten arren, ezin esan inor gutxi harrituko zenik urteko artista onenarena ere irabazi izan balu Carolina Durantek.

Nork zioen soinu gitarreroak akabatu zirela??


 
Ver Evento →
Anni B Sweet
dic.
25
7:30 p. m.19:30

Anni B Sweet

  • Google Calendar ICS

Anni B Sweet - Buen Viaje

Anni B Sweet disko berriarekin dator. Bere ibilbideko laugarrena da “Universo por estrenar” izenarekin argitaratuko dena.

Aurreko 3 lanak ez bezala, aipatzekoa da oraingo diskoa gaztelaniaz abestutakoa dela osoki. Hala, estribillo eranskorrez eta elektronika retrofuturista eta neopsikodelia kutsuko moldaketez osaturiko pop perfektu baterantz abiatzen da Estatuko artistarik nazioartekoenetakoa den honek onduriko pop maisulan hau.

Anni B Sweetek moldeak hausten ditu Buen Viaje lehen singlearekin. Doinu alai, kutsakor, fresko eta elektriko horrekin loop amaigabe batean behin eta berriz entzuteko gogoa ematen duen kanta egin du.

Albuma Londresen eta Granadan grabatu eta AEBetan masterizatu dute; ekoizpena, Temples britainiar taldeko buru, abeslari eta disko ekoizle den, eta Anni B Sweeten arima eta artea modu bikainean ulertu dituen James Bagshawren eskutik dator.


 
Ver Evento →
Melenas
dic.
25
7:30 p. m.19:30

Melenas

  • Google Calendar ICS

Melenas - Ya no me importa

Pop, punk, garaje eta psikodelia nahasketa bat da beraien musika. Melodia distiratsu eta reverb zale amorratuak, Melenas estatu mailako garaje pop talderik fresko eta zuzenetakoena da.

Laukotea Oihanak (gitarra eta ahotsa), Leirek (baxua), Mariak (teklatuak) eta Laurak (bateria) osatzen dute. Guztiak ere Nebulan ezagutu zuten elkar, bertako zein kanpoko garage eszenako ezinbesteko aretoan, euren gogoko taldeen kontzertuetako aurrealde izerditsuetan topo egiten zutelarik betiere.

Disko bakarra argitaratua izan arren, Melenas Primavera Sound bezalako festibal handietan egona da, baita beste zenbait AEBetako festibaletan ere, euren handiusterik gabeko, nolabaiteko naif kutsuko, baina nahimen artistiko handiko pop zuzenarekin.


 
Ver Evento →
Gabi Planas
dic.
27
8:00 p. m.20:00

Gabi Planas

Gabi Planas - Sigo mejor así

Musikari gutxik esan dezakete Billy Preston soularen handietakoa eta bosgarren beatlea izateko -Let it be diskoan izan zuen pisuagatik- hautagairik sendoenetakoa-edo zena joan ohi zen elizako sabaipe berean jotakoak direla. Gabi Planas da horietako bat.

Madrildar konpositore eta Saltoko bateria-jotzailea Adiós Juan Capitán bere lehen lan luzea ari da aurkezten, ikuslea bere unibertso berezian barrena eramaten duen errelato eta melodia ebokatzailez beteriko zuzenekoarekin.


 
Ver Evento →
Morgan
dic.
27
8:00 p. m.20:00

Morgan

Morgan - Sargrento de hierro

Morgan da azken urteetan ikusle zein kritikoen artean onespen zabalenetarikoa jaso duten taldeetako bat. Hori horrela, harrigarri samarra ere bada ingelesez kantatu eta gehienbat Ipar Amerikako country, blues eta rocketik edaten duen talde espainiar batek halako ospea irabazi izana etxean. Sekretua bat eta bakarra da: Morganek ez du lehen entzun izan ez dugun ezer egiten, baina bikain egiten du.

Bira honetan zapaldu duten ia areto oro bete ostean, Morgan euren bigarren lan luzea aurkeztera dator Iruñera, MIN 2019 sarien azken edizioan dena irabazi zuen “Air” laudatua.

“Harritu egiten gaitu kontzertu ostean hainbeste jendek desberdinak garela esateak”, dio Ninak, taldeko abeslariak.

Egiazta ezazu zuk zeuk aurtengo Eguberrietan La Zentral aretoan, SantasPascuasen.


 
Ver Evento →
Fernandocosta
dic.
28
7:30 p. m.19:30

Fernandocosta

Fernandocosta - Pa que lo gocen

Fernando Costa da azkenaldian Estatuko rap eszenan lekukoa hartzen ari diren izen berrien artean distirarik biziena egiten ari dena. Soilik urtebete pasatxoko ibilbidea izanagatik ere, jada ari da publikoaren artean zeresan franko ematen.

Kanten base ilun eta sendoen egile den Dj Blasfem disko-jartzaile eta ekoizleak lagundurik, Mallorcako MCa diskorik entzunenen zerrendako goiko muturrera iritsi da: “Dynamo” lehen singlearekin 2 milioi ikustaldi gainditu ditu Youtuben, eta “Danger” bigarrenarekin -Denomekin elkarlanean- 4 milioira heldu zen 4 hilabetean.

Costak, zapaltzen duen hiri orotan agortzen ditu sarrerak: Salamanca, Sevilla, Logroño, Murtzia, Madril, Toledo, Reus, Gasteiz… Eguberrietan etorriko da Iruñera estreinakoz, SantasPascuasek gonbidatuta.


 
Ver Evento →
Quique González
ene.
4
8:30 p. m.20:30

Quique González

Quique González - La casa de mis padres

Badira urtebete eta hiru hilabete Quique Gonzalezek (Madril, 1973) azken kontzertua eman zuela. Negozio honen logikak dio orain tokatzen dena dela kantak konposatzea, estudioan sartzea, disko berri bat argitaratzea, eta, soilik hori egin egin ondoren, agertokietara itzultzea. Kontuak ez dira baina horrela urte luzez kontrako norabidean borrokatuz irizpide guztiz pertsonal eta berdingabe bati jarraitu izan dion Quique kamikazearen kasuan. “Zerbait gertatzen ari zaidala sumatzen dut”, zioen duela egun batzuk. “Ez dakit guztiaren amaieran, erdibidean, edota zerbaiten hasieran nagoen, baina gorputza zikloa hausteko esaten ari zait: taldearekin jotzera irtetea nahi dut”.

Quique Gonzalezen itzulera izugarria izango da...

Oraindik disko berriko ñabardura anitz orrazten ari den arren, bada Quiquek hari buruz ziurtasunez aurreratu dezakeenik: “Taldeak ene errepertorioko alderik amerikarrena indartu dezan nahi dut. Vidas Cruzadas, Te lo dije edo Pájaros mojados bezalako kantak, esaterako”.

Zirraragarria izango da Baluarte bezalako areto hain berezian Quique Gonzalezekin berriro elkar aurkitzea.


 
Ver Evento →