Regresar a todos los Eventos

Aitor Etxebarria

  • Baluarte Plaza del Baluarte Pamplona, Navarra, 31002 España (mapa)

Aitor Etxebarria - Nihilism Part 1

Gelditu. Itxi begiak eta entzun. Aitor Etxebarriak bere kantei forma ematen dienean, ematen du mundua isil dadin nahi duela gure bizitzak edertasunez betetzeko.

Handitasunetik eta gehiegikerietatik urrun, Markak dokumental txalotuaren soinu-bandaren sortzailea istorioak kontatzeko duen zaletasuna berresten duen lan berriarekin dator. Nihilism Part 1 (Mute/El Segell), tentsioa, baretasuna eta iluntasunaren artean kulunkatzen diren bederatzi kantako bilduma da, art-rockaren lurraldeetaranzko bidaia durduzagarrian. Konposizioak hazi egiten dira bere ohiko kide Hannot Mintegiaren gitarrekin eta Elena Setienen ahotsarekin (Little too Soon).

Bete beteko urtea izan da Aitorrentzat. Hirutan Grammy sariaren irabazle Evelyn Glennierekin abentura zinematografiko berri batean murgilduta, eta Mute Londresko zigiluarekin (Warren Ellis, Certain Ratio, Apparat) publishinga itxi ondoren, Aitorrek estatuko musika garaikideko izenik interesgarrienetako bat dela baieztatu du, nola hemen hala gure mugetatik kanpo ere.


 
Evento Anterior: 29 de diciembre
McEnroe
Evento Posterior: 3 de enero
MESSURA