Regresar a todos los Eventos

McEnroe

  • Baluarte Plaza del Baluarte Pamplona, Navarra, 31002 España (mapa)

McEnroe - La Distancia del Lobo

Azkenean itzuli dira McEnroe bilbotarrak beren estudioko seigarren lanarekin. La Distancia amodiozko bederatzi kanta dira. McEnroek beti egiten ditu amodiozko kantak. Maitasuna aitarekiko, lagunarekiko, semearekiko, naturarekiko, maite duzunarekiko. Maitasunean distantzia disolbatu egiten da, izotzezko katea urtzen den gisara, desagertu egiten da gereziondo dantzarien artean, hondar bustian lasterketa batean edo oihartzuna katedralean bezala, balore bilakatzen da, edo kai-muturrak gelditzen duen olatu, ipurtargiz betetako esku baten argitan itzaltzen da, keinu bakar batez zapaltzen da.

The New Raemon taldearekin ateratako Lluvia y truenos (2016) goraipatuaren ondoren (pop album onenaren MIN saria irabazi zuen), eta Ricardo Lezón taldeko abeslariaren bakarkako abenturaren (Esperanza, 2017) eta Los amores cobardes filmaren soinu-bandaren ondoren (Goya sarietarako hautagai izan zen), La Distancia estudioko seigarren albumarekin itzuli dira.


 
Evento Anterior: 29 de diciembre
Holly Miranda
Evento Posterior: 29 de diciembre
Aitor Etxebarria