Regresar a todos los Eventos

Quique González

Quique González - La casa de mis padres

Badira urtebete eta hiru hilabete Quique Gonzalezek (Madril, 1973) azken kontzertua eman zuela. Negozio honen logikak dio orain tokatzen dena dela kantak konposatzea, estudioan sartzea, disko berri bat argitaratzea, eta, soilik hori egin egin ondoren, agertokietara itzultzea. Kontuak ez dira baina horrela urte luzez kontrako norabidean borrokatuz irizpide guztiz pertsonal eta berdingabe bati jarraitu izan dion Quique kamikazearen kasuan. “Zerbait gertatzen ari zaidala sumatzen dut”, zioen duela egun batzuk. “Ez dakit guztiaren amaieran, erdibidean, edota zerbaiten hasieran nagoen, baina gorputza zikloa hausteko esaten ari zait: taldearekin jotzera irtetea nahi dut”.

Quique Gonzalezen itzulera izugarria izango da...

Oraindik disko berriko ñabardura anitz orrazten ari den arren, bada Quiquek hari buruz ziurtasunez aurreratu dezakeenik: “Taldeak ene errepertorioko alderik amerikarrena indartu dezan nahi dut. Vidas Cruzadas, Te lo dije edo Pájaros mojados bezalako kantak, esaterako”.

Zirraragarria izango da Baluarte bezalako areto hain berezian Quique Gonzalezekin berriro elkar aurkitzea.


 
Evento Anterior: 28 de diciembre
Ravioli Makers