Regresar a todos los Eventos

Nacho Vegas

  • Baluarte Plaza del Baluarte s/n 31002 Pamplona España (mapa)

Nacho Vegas, La última atrocidad ft. Cristina Martínez


ES/

Nacho Vegas es a día de hoy uno de los artistas más consolidados y respetados de nuestro país. Regresa con Violética, su último y mejor disco en muchos años.
Violética, que se perfila ya como uno de los mejores lanzamientos del año, nos muestra a un Nacho inspiradísimo, en un estado de lucidez y serenidad que solamente la madurez otorga.

“Cuando comencé a dar forma al repertorio del que sería mi próximo álbum, este que ahora presento, tuve claro que sería un disco largo, aunque por motivos diferentes a los que finalmente han llevado a estas canciones a ser distribuidas en su formato físico en un doble CD y en un triple LP. Venía escuchando a una serie de artistas de distintas procedencias y épocas cuya música estaba ligada de alguna manera al folclore de su pueblo (Atahualpa Yupanqui, Odetta, Alfredo Zitarrosa, Violeta Parra, Pete Seeger, Lila Downs, Anne Briggs…) y que, aún siendo grandes compositores, no dudaban en incluir en sus álbumes versiones de temas tradicionales o de otros autores. A diferencia de lo que ocurre en la cultura rock, donde prima el culto a la personalidad y se le otorga un valor preeminente al talento del músico como autor o como intérprete -a menudo atendiendo a cualidades tan resbaladizas como la genialidad o el divismo-, en el folk, carente de ese glamour ostentoso, existe una conciencia colectiva según la cual las composiciones propias son un eslabón más (uno más, aunque no por ello deje de ser único y personal y en ocasiones extraordinario) en una larga cadena cultural de saberes compartidos. Pero no se trata de poner el foco solo en la canción o en el cantante y yo, como alguien que bebe de esas dos ramas de la música popular -el folk y el rock- me planteé hacer un disco que incluyera temas tradicionales asturianos que venía interpretando en directo estos últimos años, así como versiones o adaptaciones de temas de otros artistas al lado de mis propias canciones más recientes.”
Nacho Vegas


EU/

Nacho Vegas Estatuko egungo musikaririk errespetatuenetakoa eta ibilbiderik sendoenetakoa duena da. “Violética”, azken urteetako bere diskorik onenarekin itzuli da. Heldutasunak baino ematen ez duen argitasun bare bat erakutsiz, aurtengo albumik interesgarrienetakoa ondu du asturiarrak. “Nire hurrengo lana izango zenaren errepertorioa lantzen hasi nintzenean, argi ikusi nuen disko luzea izango zena, eta ez hain zuzen ere azkenean kantu-sorta hau CD bikoitz eta LP hirukoitz batean aurkeztera eraman duten arrazoiengatik. Orduan entzuten ari nintzen hainbat leku eta garaitako artisten musika lotuta dago nolabait euren herrietako folklorearekin (Atahualpa Yupanqui, Odetta, Alfredo Zitarrosa, Violeta Parra, Pete Seeger, Lila Downs, Anne Briggs...), eta guztiak konposatzaile handiak izanda ere, naturalki sartzen zituzten beren albumetan doinu tradizionalen edo beste artista batzuen kanten bertsioak. Rock kulturan gertatzen denaren kontrara, non norbanakoaren gurtza gailentzen baita eta musikariaren talentua egile edota interprete gisa lehenesten -sarri jeinutasuna edo dibismoa bezalako neurgailu labainkorrak erabilita-, folkean bada halako kontzientzia kolektibo bat, zeinaren arabera, norberaren konposizioak jakintza partekatuz osatutako kultura kate luze baten begi bat gehiago besterik (ez horregatik bakar, norberaren, eta, aldika, aparteko izateari utzita) ez baitira. Kontua, baina, ez da arreta guztia batera ala bestera makurtzea, eta nik, herri musikaren bi iturri horietatik -folka eta rocka- edaten dudan heinean, pentsatu nuen disko batean elkarrekin jar nitzakeela azkenaldian zuzenean egiten ari nintzen asturiar kanta tradizional zein beste artista batzuen abestien egokitzapen zenbait, neure azken kanta propioekin batera”.
Nacho Vegas


 
Evento Anterior: 25 de diciembre
Ángel Stanich
Evento Posterior: 29 de diciembre
Yung Beef