Novedades Carminha
dic.
25
8:00 p.m.20:00

Novedades Carminha

Novedades Carminha, Cariñito


ES

Por fin vamos a poder disfrutar del rock fresco y sexy de Novedades Carminha en Pamplona.
La banda, ya situada entre las cabezas de lanza del rock and roll en castellano, ha conseguido llenar multitud de salas y participar en decenas de festivales en España y Latinoamérica.
Con cuatro discos y sin llegar a la treintena ninguno de sus componentes, podemos considerarles el relevo generacional del pop patrio. Su conquista de las pistas de baile continúa, con un directo implacable que no te puedes perder.


EU

Azkenean ere helduko da Iruñera Novedades Carminharen rock fresko eta sexya. Honezkero gaztelaniaz abestutako rock and rollaren ordezkaririk nabarmenenetakoa den talde honek, hainbat eta hainbat areto bete, eta, Espainia zein Latinoamerikako dozenaka jaialditan kontzertuak eman ditu. Lau disko bizkarrean dituztela, eta taldekide oro 30 urteak betetzeke daudela, Estatuko poparen errelebo generazional gisa agertzen direla dirudi. Bitartean, kontzertuak dantzaleku bihurtzen jarraitzen dute ikusi beharrekoa den zuzeneko izugarri batekin.


 
Ver Evento →
The Mani-las
dic.
25
8:00 p.m.20:00

The Mani-las

The Mani-las, He’s got the power


ES/

Mariana Pérez, Olaia Bloom y Maika Makovski forman The Mani-las, un nuevo y explosivo grupo de rock and roll que aterriza en el panorama musical con sus canciones de 2:30 minutos de ritmo frenético y actitud chispeante. Melodías y coros que invitan a cantar, un repertorio directo como un puñetazo y diversión a raudales, propia de una fiesta de pijamas, son los ingredientes con los que este power trío quiere hacer saltar las tuercas al mismísimo Frankenstein.
La banda nació casi por casualidad es 2017, cuando Maika y Olaia se encontraron en la ciudad de Manila para dar un concierto. Una vez de vuelta, deciden grabar el single He's got the Power (original de The Exciters), para lo que no dudan en llamar a Mariana y así completar este trío tan necesario en los tiempos que corren. Desde entonces se han ido dejando llevar, se han metido en el estudio y este otoño podremos disfrutar de su primera y enérgica gira juntas.
Mariana Pérez -de Sonic Trash, Rubia y Cora Bloom- se pone al frente de la batería; Olaia Bloom -de Las Culebras y Cora Bloom- es la encargada de la guitarra; y la cantante y actriz Maika Makovski pone la voz y da vida al bajo. Juntas prometen hacernos vibrar a ritmo de punk rock, rock and roll, art rock… o lo que surja.


EU/

Mariana Perez, Olaia Bloom eta Maika Makovskik osatzen dute The Mani-las, bere bi minutu eta erdiko erritmo amorratuko kanta eta jarrera pipertsuarekin panorama musikalean lur hartu duen rock and roll talde berri eta leherkorra. Abesteko grina sorrarazten duten melodia eta koruak, ukabilkada bat bezain kanta-sorta zuzena eta pijama-festa bateko moduko jolas-giro erauntsia dira Frankenstein berberari torlojuak saltarazi nahi lizkioken power hirukote honen osagaiak.
Taldea ia halabeharrez jaio zen 2017an, Maikak eta Olaiak Manila hirian kontzertu bat emateko topo egin zutenean. Behin handik itzulita, zuzenean Marianarengana jo eta “He´s got the power” (The Exciters taldearena jatorrian) grabatzea erabakiko dute, garaiok halako afanez eskatzen zuten power hirukotea abiatzeko. Ordutik, taldeari bere bidea egiten utzi, estudioan sartu, eta udazken honetan gozatu ahalko dugun euren estreinako bira indartsua prestatu dute.
Mariana Perez -Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom- eseriko da baterian; Olaia Bloom - Las Culebras eta Cora Bloom- arduratzen da gitarraz; eta Maika Makovski kantari eta aktoreak jartzen ditu baxua eta ahotsa. Hirurak batera, punk rock, rock and roll, art rock erritmoz, edo dena delakoz astinduko gaituztela agintzen dute.


 
Ver Evento →
Ángel Stanich
dic.
25
8:00 p.m.20:00

Ángel Stanich

Angel Stanich, Escupe Fuego


ES/

Antigua y Barbuda es Ángel Stanich al desnudo. Un disco proteico y plagado de sorpresas que va a descolocar a muchos. No sólo atrapa el retrato de un artista en racha sino algo hoy imposible de encontrar: capacidad de sorprender. Y es que Antigua y Barbuda es uno de esos discos que alegra la inteligencia y nos devuelve la fe en la música concebida como arte, de los que marcan época y cambian el rumbo de su tiempo. Pero sobre todo es un álbum que proyecta hacia un impredecible futuro a un artista que ha llegado para quedarse.
Ecos de bandas tan importantes como Grateful Dead , Wilco o Van Morrison nos podemos encontrar en un directo muy cuidado, perfecto para una noche de fiesta como la del 25 de Diciembre.


EU/

“Antigua y Barbuda” Angel Stanich da bere gordinean. Ertz asko dituen diskoa, ustekabez josia, eta hainbat eta hainbat deskolokatuko dituena. Boladan dagoen artista baten etorria mamitu ez ezik, egun ia aurki ezin daitekeen zerbait dauka: estonatzeko ahalmena. Izan ere, “Antigua y Barbuda”, adimena argitu eta musika egitea jardun artistikoarekin adiskidetzen duen disko horietako bat da, bere garaiaren adierazle eta bide erakuslea. Baina, oroz gain, irautera deituriko artista bat zirrara sor dezakeen etorkizun baterantz bultzatzen duen lana da.
Azken xehetasuneraino zaindutako zuzenekoak Grateful dead, Wilco edo Van Morrison bezalako talde handien oihartzunez jantziko du Eguberri gaueko jaia.


 
Ver Evento →
Nacho Vegas
dic.
28
8:30 p.m.20:30

Nacho Vegas

Nacho Vegas, La última atrocidad ft. Cristina Martínez


ES/

Nacho Vegas es a día de hoy uno de los artistas más consolidados y respetados de nuestro país. Regresa con Violética, su último y mejor disco en muchos años.
Violética, que se perfila ya como uno de los mejores lanzamientos del año, nos muestra a un Nacho inspiradísimo, en un estado de lucidez y serenidad que solamente la madurez otorga.

“Cuando comencé a dar forma al repertorio del que sería mi próximo álbum, este que ahora presento, tuve claro que sería un disco largo, aunque por motivos diferentes a los que finalmente han llevado a estas canciones a ser distribuidas en su formato físico en un doble CD y en un triple LP. Venía escuchando a una serie de artistas de distintas procedencias y épocas cuya música estaba ligada de alguna manera al folclore de su pueblo (Atahualpa Yupanqui, Odetta, Alfredo Zitarrosa, Violeta Parra, Pete Seeger, Lila Downs, Anne Briggs…) y que, aún siendo grandes compositores, no dudaban en incluir en sus álbumes versiones de temas tradicionales o de otros autores. A diferencia de lo que ocurre en la cultura rock, donde prima el culto a la personalidad y se le otorga un valor preeminente al talento del músico como autor o como intérprete -a menudo atendiendo a cualidades tan resbaladizas como la genialidad o el divismo-, en el folk, carente de ese glamour ostentoso, existe una conciencia colectiva según la cual las composiciones propias son un eslabón más (uno más, aunque no por ello deje de ser único y personal y en ocasiones extraordinario) en una larga cadena cultural de saberes compartidos. Pero no se trata de poner el foco solo en la canción o en el cantante y yo, como alguien que bebe de esas dos ramas de la música popular -el folk y el rock- me planteé hacer un disco que incluyera temas tradicionales asturianos que venía interpretando en directo estos últimos años, así como versiones o adaptaciones de temas de otros artistas al lado de mis propias canciones más recientes.”
Nacho Vegas


EU/

Nacho Vegas Estatuko egungo musikaririk errespetatuenetakoa eta ibilbiderik sendoenetakoa duena da. “Violética”, azken urteetako bere diskorik onenarekin itzuli da. Heldutasunak baino ematen ez duen argitasun bare bat erakutsiz, aurtengo albumik interesgarrienetakoa ondu du asturiarrak. “Nire hurrengo lana izango zenaren errepertorioa lantzen hasi nintzenean, argi ikusi nuen disko luzea izango zena, eta ez hain zuzen ere azkenean kantu-sorta hau CD bikoitz eta LP hirukoitz batean aurkeztera eraman duten arrazoiengatik. Orduan entzuten ari nintzen hainbat leku eta garaitako artisten musika lotuta dago nolabait euren herrietako folklorearekin (Atahualpa Yupanqui, Odetta, Alfredo Zitarrosa, Violeta Parra, Pete Seeger, Lila Downs, Anne Briggs...), eta guztiak konposatzaile handiak izanda ere, naturalki sartzen zituzten beren albumetan doinu tradizionalen edo beste artista batzuen kanten bertsioak. Rock kulturan gertatzen denaren kontrara, non norbanakoaren gurtza gailentzen baita eta musikariaren talentua egile edota interprete gisa lehenesten -sarri jeinutasuna edo dibismoa bezalako neurgailu labainkorrak erabilita-, folkean bada halako kontzientzia kolektibo bat, zeinaren arabera, norberaren konposizioak jakintza partekatuz osatutako kultura kate luze baten begi bat gehiago besterik (ez horregatik bakar, norberaren, eta, aldika, aparteko izateari utzita) ez baitira. Kontua, baina, ez da arreta guztia batera ala bestera makurtzea, eta nik, herri musikaren bi iturri horietatik -folka eta rocka- edaten dudan heinean, pentsatu nuen disko batean elkarrekin jar nitzakeela azkenaldian zuzenean egiten ari nintzen asturiar kanta tradizional zein beste artista batzuen abestien egokitzapen zenbait, neure azken kanta propioekin batera”.
Nacho Vegas


 
Ver Evento →
Yung Beef
dic.
29
9:00 p.m.21:00

Yung Beef

Yung Beef, Me perdí en Madrid


ES/

El trap ha llegado para quedarse. Hace tres años parecía tan solo un fenómeno de fans un tanto pasado de vueltas. Un estilo tan generacional y adolescente que cualquier persona que no fuera millennial no conseguía entender. Hoy es un movimiento. El presente estaba llamando a nuestra puerta y no le estábamos prestando la debida atención.
Grupos y artistas en la más absoluta radicalidad y vanguardia. Agitando la escena musical de aquí sin rendir cuentas a nadie: se autoproducen y no mendigan la atención de los medios convencionales. Un género que como en su día el punk, el acid o el harcore sirve para lo que sirve: para sacar demonios como el rayo.
Fernando Gálvez Gómez, alias Fernandito Kitkat, alias El Seco, alias Yung Beef, cantante, modelo, icono generacional, tiene 27 años y ha recorrido un largo camino desde El Albaicín granadino hasta desfilar en París para Pigalle. Todos sus pasos se dirigen a controlar su carrera. Empezó a hacerse popular como componente de los extintos PXXR GVNG (hoy Los Santos), que fue el primer colectivo del trap que firmó con una multinacional, pero ahora lleva su propia discográfica, La Vendición,.
Yung Beef acaba de editar el cuarto volumen de A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. con producciones de Steve Lean, 808 Mafia o el dúo gallego Lowlight. Estos últimos son los encargados de poner las bases a Me perdí en Madrid, el himno que está llamado a marcar una nueva época.


EU/

Trapa irauteko iritsi da. Duela bizpahiru urte ez zuen ematen beren onetik irtendako jarraitzaile apur batzuen fenomenoa besterik. Millenniala ez zen inork ulertzen ez zuen nerabe kutsu argia zuen estiloa. Gaur, ordea, mugimendua da. Oraina gure ateak jotzen ari zen eta ez genion behar bezalako arretarik eskaintzen.
Talde eta artista erradikal eta abangoardiazkoak erabat, inori konturik eman gabe bertako musika eszena astintzen ari dira, autoekoizpenari heldu eta medio konbentzionalen arreta eske ibili gabe. Punka, acida edo hardcorearen gisara, balio duen horretarako balio duen generoa da: barrutik tximista bezalako demonioak ateratzeko.
Fernando Galvez Gomez, ezizenez Fernandito Kitkat, El Seco, edo Yung Beef, kantari, modelo eta ikono generazionala. Bere 27 urtetan ibilbide luzea egin du Granadako Albayzin auzotik Parisen Pigalle markarentzat desfilatzeraino. Bere karreraren kontrola bilatzen du uneoro. Jada desagertutako PXXR GVNG taldeko (gaur, Los Santos) partaide gisa hasi zen bere burua ezagutzera ematen. Hura izan zen multinazional batekin sinatu zuen lehen trap kolektiboa. Gaur, diskoetxe propioa dauka, La Vendición. Yung Beefek A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. saileko 4. alea kaleratu berri du, Steve Lean, 808 Mafia edo Lowlight galiziarrak bezalakoen ekoizpenekin. Azken horiek jarri dizkiote base elektronikoak mugarri izatera deituriko “Me perdí en Madrid” kantari.


 
Ver Evento →
Moisés no duerme y Los Noctámbulos
dic.
29
9:00 p.m.21:00

Moisés no duerme y Los Noctámbulos

Moisés no Duerme, Llámame loco


ES/

Moisés no duerme es un MC y productor de Pamplona conocido por ser miembro de los grupos Raperos de Emaús y Brindisi Nero, con quien ha realizado giras por todo el estado.
Manteniéndose desde hace años como uno de los artistas más activos de la escena musical alternativa local, actualmente se encuentra presentando su último trabajo en solitario titulado Leve con una formación ideada para el show en vivo: Moisés no duerme y Los Noctámbulos.


EU/

Moisés no duerme Iruñeko MC eta ekoizlea da. Raperos de Emaus eta Brindis Nero taldeetako kidea eta Estatu osoan zehar birak egindakoa bi talde horiekin. Urtetan hiriko musika eszena alternatiboan artista aktiboenetakoa izan da, eta, gaur egun, “Leve”, bere bakarkako azken lana aurkezten ari da, zuzeneko emanaldietarako prestatutako formazio batekin: Moisés no Duerme y Los Noctambulos.


 
Ver Evento →
Delorean + Oreka Tx
dic.
30
8:00 p.m.20:00

Delorean + Oreka Tx

Oreka Tx, Uluka

Delorean, Kantuz


ES/

Oreka Tx y Delorean no son nombres desconocidos en el mundo musical vasco. Aunque partan de mundos y estilos diferentes, y tomando como excusa el disco homenaje a Mikel Laboa de Delorean, han decidido dar juntos un concierto en el Festival Santas Pascuas.
De hecho, Mikel Laboa (Elkar, 2017), supone para Delorean una suerte de nueva relación con la canción y música vascas. Profundizando en la misma línea, el concierto con Oreka Tx se plantea a modo de experimentación, uniendo las adaptaciones electrónicas de Mikel Laboa con los sonidos de txalaparta.
Cómo no, el eje de la colaboración entre los dos grupos será Mikel Laboa, y serán su voz y sus canciones las verdaderas protagonistas en este encuentro musical tan inédito como interesante.
Raíces, tradición y vanguardia unidas por el gran Mikel Laboa. Una experiencia única.


EU/

Oreka TX eta Delorean aurkezpen handirik behar ez duten izenak dira euskal musikaren munduan. Joera eta estilo aski ezberdinetatik datozen arren, Santas Pascuas jaialdian kontzertua emango dute elkarrekin, Deloreanen Mikel Laboaren omenezko diskoa aitzakia hartuta. Izan ere, “Mikel Laboa” diskak (Elkar, 2017), euskal kanta eta musikarekiko nolabaiteko harreman modu berri bat zabaltzen du Delorean taldearentzat. Ildo horretan sakonduz, Laboaren moldaketa elektronikoak txalapartaren soinuekin nahastuz Oreka TXrekin batera emango duen kontzertua esperimentazio gisa planteatzen da.
Esan gabe doa bi taldeen arteko kolaborazioaren ardatza Mikel Laboa izango dela, eta haren ahotsa eta kantak izango dira benetako protagonista, berria bezain interesgarria eta zirraragarria izango den elkar hartze musikal honetan.


 
Ver Evento →
Joseba Irazoki eta Lagunak
dic.
30
8:00 p.m.20:00

Joseba Irazoki eta Lagunak

Joseba Irazoki eta Lagunak


ES/

Joseba Irazoki es uno de los músicos que más me ha sorprendido en años. Hay varias razones. Es un virtuoso de la guitarra y, animado por Xabier Montoia, aprendió a desaprender. Puede sonar absurdo, pero cuando uno consigue hacer algo es difícil reprimir el impulso de mostrarlo a cada momento. Joseba es un guitarrista versátil que se pone al servicio de la composición porque sabe que la composición no tiene por qué estar al servicio de su lucimiento. Joseba Irazoki es también un músico nervioso. Iba a decir inquieto, pero esta palabra no terminaría de hacerle justicia. Joseba es un músico nervioso porque siempre parece estar buscando algo. Se dirá que esto es algo que les pasa a muchos músicos, pero él lo transmite de un modo muy particular. Puedes ver cómo se mueve de un sitio a otro con la certeza de que encontrará un lugar interesante donde quedarse un tiempo. No relacionaría esto con la insatisfacción. Más bien diría que Joseba disfruta investigando.
Y es que Joseba Irazoki también es un músico tranquilo. Nunca parece del todo convencido con el resultado pero a la vez huye del perfeccionismo. En algún momento puedes notarle inseguro, pero enseguida confiesa que está contento. Cuando le ves sobre un escenario es fácil apreciar lo nervioso y lo tranquilo que es. Es fantástico que pueda ser las dos cosas a la vez y que ambas características redunden de un modo tan positivo en lo que le acaba saliendo. Ya dije que Joseba Irazoki es un músico sorprendente. Joseba Irazoki es también un músico tremendamente generoso, que siempre ofrece lo mejor de sí mismo, esté acompañando a Atom Rhumba, a Duncan Dhu o a Nacho Vegas. En cada colaboración ves al mismo Joseba y a la vez a otro muy diferente. Uno apostaría a que aunque Irazoki se dedique profesionalmente a esto tiene una incapacidad manifiesta para el automatismo. Tampoco creo que se lo plantee. Simplemente, no sabe poner el piloto automático. Joseba Irazoki eta Lagunak (Joseba Irazoki y Amigos) surge de una propuesta de la Casa de Cultura de Lugaritz hace año y medio. La idea era hacer un concierto con otros músicos. Entonces estaba tocando solo con un formato one man band. El concierto salió muy bien y aprovechó para probar canciones nuevas. Pensó que un disco con los mismos músicos podría funcionar y se puso manos a la obra. Los temas de este álbum nacieron más como riffs que como canciones en sí. Joseba quería hacer algo con sonido de grupo, cerca de lo que estaban haciendo en Euskal Herria bandas como Gora Japon, Jupiter Jon o Borrokan.
El resultado es un álbum intenso y magnético, que combina partes instrumentales y bases rítmicas repletas de matices con un lirismo que, en palabras de Joseba, saca su lado más hortera. Posiblemente Joseba Irazoki sea incapaz de dejar de quitarle hierro a cada cosa que hace. Incluso aunque sea un disco tan vivo, misterioso y perdurable como este.


EU/

Joseba Irazoki, azken urteetan gehien harritu nauen artistetako bat da. Hainbat dira arrazoiak. Gitarra-jotzaile aparta da, eta, halako batean, Xabier Montoiak animaturik, desikasten ere ikasi zuen. Absurdoa eman lezake, baina batek zerbait egitea lortzen duenean, ez da erraza izaten lorpen hori nonahi eta noiznahi erakusteko gogoari uko egitea. Josebak hamaika gauza egin dezake bere gitarrarekin, baina konposizioaren zerbitzura jartzen da, badakielako konposizioak ez daukala bere trebeziaren esanera egon beharrik. Joseba Irazoki musikari urduria ere bada. Ipurtarina esan behar nuen, baina adjektibo horrek ez luke bere izaeraren muina adierazten asmatuko. Joseba musikari urduria dela diot, beti zerbaiten bila dabilela dirudielako. Esanen didazue hori musikari anitzen ezaugarria dela, baina berak oso modu partikularrean sentiarazten du ideia hori. Ikusiko duzu nola doan toki batetik bestera, seguru izanik aurkituko duela leku interesgarri bat bertan denboraldi batez gelditzeko. Ez nuke esanen horrek zerikusirik duenik inon pozik egon ezinarekin. Iruditzen zait Josebak disfrutatu egiten duela bide berriak ikertuz.
Izan ere, Joseba Irazoki musikari lasaia ere bada. Ematen du ez dela sekula erabat konforme bere lanaren emaitzarekin, baina, aldi berean, ez du perfekzionismoa bilatzen. Uneren batean pentsaraziko dizu zalantzatan dagoela, ez dagoela ziur, baina segituan aitortuko dizu kontent dagoela. Oholtza gainean ikusten duzunean, erraza da ikustea zein urduria eta zein lasaia den. Zoragarria da aldi berean bi izaera horien jabe izatea eta bi ezaugarriak hain ongi batzea bere ekimenaren emaitza lortzeko. Esan dut hasieran Joseba Irazoki musikari harrigarria dela.
Joseba Irazoki musikari arrunt eskuzabala ere bada, beti bere baitan duen hoberena ematen baitu, hala Atom Rhumbarekin jotzean nola Duncan Dhurekin edo Nacho Vegasekin ari denean. Kolaborazio horietako bakoitzean, ikusten duzu Joseba bat, denetan berbera, eta aldi berean beste Joseba bat oso bestelakoa, berezia. Apustu eginen nuke Irazoki honek ezintasun nabaria duela automatismoan erortzeko, nahiz eta jardun hau bere lanbidea izan. Ez dut uste burutik pasatu ere egiten zaionik zerbait errepikatu egin dezakeela. Ez dago misteriorik: ez daki pilotu automatikoa jartzen. Joseba Irazoki eta lagunak ekimena orain dela urte eta erdi sortu zen, Lugaritzeko Kultur Etxeak egindako proposamen batetik. Iradoki zioten ea kontzertu bat eginen ote zuen beste musikari batzuekin batera. Garai hartan bakarka ari zen, one man band formatuan. Kontzertua hagitz ongi atera zen, eta aprobetxatu zuen kanta berri batzuk bertan probatzeko. Pentsatu zuen musikari haiekin egindako disko batek harrera ona izan zezakeela; eta lanean hasi zen. Album honetako kantak, berez, gehienbat riff gisara jaio ziren. Josebak talde-soinua izanen zuen zerbait egin nahi zuen, Euskal Herrian beste talde batzuk (Gora Japon, Jupiter Jon edo Borrokan, adibidez) egiten ari zirenaren antzekoa.


 
Ver Evento →
Niño de Elche
ene.
4
8:30 p.m.20:30

Niño de Elche

Niño de Elche, Fandango Cubista de Pepe Marchena


ES/

Niño de Elche, cantaor multidisciplinar y exflamenco, ha sabido aunar en sus variadas propuestas artísticas géneros o disciplinas como el flamenco, la electrónica, la literatura, la performance, la poesía fonética, el rock, la canción de autor o la música contemporánea entre otras.
El nuevo proyecto de Niño De Elche (dirigido por el artista Pedro G. Romero y producido por Raúl Fernandez “Refree”) sorprende con el nombre de Antología del cantante flamenco heterodoxo.
Pero nada mejor que estos titulares para hacernos a la idea de la magnitud de este artista:
“El suyo es uno de los discursos más sólidos y de los cerebros mejor amueblados que se nos ocurre imaginar sobre una tarima”. EL PAIS
“Miraculum y quilos de estupefacción”. MONDOSONORO
“Niño de Elche firma un elogio a la libertad”. ARA
“Arte real y autentico”. EL PAIS
“Revolucionario del flamenco”. EL PAIS
“Es un espíritu libre movido por la experimentación, el arte político y el hallazgo”. EL DIARIO
“Su creatividad y sentimiento de vanguardia le han llevado a ser la figura más imprescindible del flamenco en muchos años”. HIPERSONICA


EU/

Niño de Elche kantaore multidiziplinario eta flamenko-ohiaren proposamen artistikoak bere egiten ditu, besteak beste, flamenkoa, elektronika, literatura, performancea, poesia fonetikoa, autore-kanta edo musika garaikidea.
Elxeko musikariaren proiektu berria (Pedro G. Romero artistak zuzendu eta Raul Fernandez Refreek ekoitzia) entzunmina sorrarazten duen Antología del cante flamenco heterodoxo izenburuarekin dator.
Artista honen tamainaz jabetzeko, ordea, deus hoberik ez ondoko goiburuei so egitea baino:
“Berea da oholtza baten gainean imajinatzea otutzen zaigun diskurtsorik sendoenetakoa, bai eta ongien hornituriko buruetakoa”. EL PAIS
“Miraculuma eta txundidura kiloka”. MONDOSONORO
“Niño de Elcherena askatasunari gorazarrea da”. ARA
“Arte erreala eta benetakoa”. EL PAIS
“Flamenkoaren iraultzailea”. EL PAIS
“Esperimentazioak, arte politikoak eta aurkikuntzak mugiarazten duen arima librea”. EL DIARIO
“Bere sormenak eta joera abangoardistak flamenkoak urte askoan eman duen artistarik ezinbestekoena izatera eraman dute”. HIPERSONICA


 
Ver Evento →
Christina Rosenvinge
ene.
4
8:30 p.m.20:30

Christina Rosenvinge

Christina Rosenvinge, Ana y los Pájaros


ES/

Rosenvinge vuelve con otro disco para enmarcar: Un hombre Rubio, álbum conceptual narrado en un ‘yo, masculino indefinido’, que la confirma como una de las artistas más comprometidas con la consecución de una igualdad real entre hombres y mujeres.
Inspirada en el último Bowie, los primeros terrenos de la primera PJ Harvey y el Nick Cave más evocador, logra una combinación brillante junto a elementos embellecedores propios de nuestro folclore.
Christina Rosenvinge ha conseguido firmar lo que sin duda es uno de los discos del año (el disco del año para el Festival), y asentarse como una gran autora ya convertida en icono, con un talento que sigue sin conocer cumbre creativa.


EU/

Rosenvinge beste disko bikain batekin itzuli da. “Un hombre Rubio”, `zehaztugabeko ni maskulino´ baten ahotik kontatutako lan kontzeptualak gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasunaren lorpenarekin estuen engaiatutako artistetako baten gisa berresten du. Bowieren azken garaietatik, PJ Harveyren lehen urratsetatik eta Nick Cave ebokatzaileenetakotik edanez, konbinazio distiratsua lortzen du folklorearen berezko elementu edergarriekin batera.
Christina Rosenvingek zalantzarik gabe urteko diskoetako bat dena sinatzea lortu du (urteko diskoa jaialdi honen aburuz), bai eta jada ikono bihurtutako eta sormen gailurrik oraindik harrapatu ez duen egile handi bilakatzea ere.


 
Ver Evento →